XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Bainan, errazu zertako? - Anderea zure gathuak....

- Zer dute nere gathuek? - Ez dire gathuak! - Lotzen ari zaitzu burutik? - Ez, anderea, zure gathuak ez dire gathuak: debruak dire.

- Ze-e-er? - Adarrik ez dute oraino, bainan ez da dudarik hek ere ondoko egunetan agertuko zaizkotela.

Eta, orai berean ere, ez nuke lephoa jokatuko, batek bederen ez dituela atheratzen hasiak!.

- Pantzuna, erhotu behar duzu naski? - Ez, anderea.

Huna froga.

Aski dut gurutzearen seinalea hastea, gathuak burutik badoazi berehala eta Satan beltz batzu iduri ihesari lotzen dire bertzerik bilhatu gabe.

- Emazu hortik! - Egin dezagun froga: Aitaren....

Higitu zirela, bai higitu orduantche, mahain gainean baitzagozin zabal-zabala, gathuak, eta, Mariluzen gainetik jauzi eginik, tokiak hustu zituztela! Harritu zen Mariluz eta garrasiaka hasi: Jesu, Maria eta Josepe, galdua naiz, galdua naiz! Pantzuna, othoi ez nezazula bakarrik utz etche huntan! Har zazu zaku bat eta berehala lauak lauak gero! itho zatzu Errobian! Lauak, hein!.

Horra zertako, ilhuntzean, irri maltzur bat begian, lau gathuak itho zituen Pantzunak Errobian!.

ZERBITZARI.